Pribatutasuna, segurtasuna eta datu pertsonalak
Irakurri mesedez gure Pribatutasuna, segurtasuna eta datu pertsonalak
Politika honek HCD Facility Tool plataformaren (aurrerantzean HCD) pribatutasun politika, datu pertsonalen erabilera, hauen babesa bermatzeko segurtasun neurriak eta erabiltzaileak baliatu ditzakeen eskubideak zehazten ditu, zehazki hurrengoak:
- Datuen Babeserako Ordezkaria (DPO Officer)
- Zeintzuk dira biltzen diren datuak?
- Zein da bildutako datuekin egiten den erabilera?
- Nork du datuetarako sarbidea?
- Noiz arte gordetzen dira datuak?
- Zeintzuk dira zure eskubideak?
Pribatutasuna, segurtasuna eta datu pertsonalak
Mondragon Unibertsitatean pribatutasunak zinez arduratzen gaitu, eta zure datu pertsonalak babesteko arrazoizko neurri guztiak hartzen ditugu. Ez ditugu zure datu pertsonalak (zure e-posta helbidea barne) inorekin partekatzen edo banatzen, baina HCD zerbitzura sarbidea emateko zenbait datu pertsonal bildu eta gordetzen dugu. Legalki zenbait datu pertsonal ere eskatu dakiguke.
HCDn Mondragon Unibertsitateko pribatutasun politika orokorra aplikatzen da (https://www.mondragon.edu/eu/pribatutasun-politika helbidean eskuragarri), eta beraz hemen zerbitzu honekin lotutako xehetasunak soilik aipatzen dira.
Gure zerbitzarietako erregistroetan IP helbideak, irekitako URLak eta erabiltzaileekin lotutako informazioa gordetzen dira, helburu analitiko eta estatistikoekin. Cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaileen saioak irekita mantentzeko, baita guneko trafikoaren informazio estatistiko anonimoa jasotzeko ere.
Segurtasun-neurri teknikoak, fisikoak eta administratiboak hartzen ditugu zure datu pertsonalen galera, erabilera okerra, baimenik gabeko sarbidea, jakinaraztea edo aldatzearen aurrean arrazoizko babesa emateko. Segurtasun-neurri hauen artean suebakiak, datu-zifratzea, gure datu-zentroetarako sarbide-kontrol fisikoak eta informaziorako sarbidearen baimen-kontrolak daude. Gu gure sistema eta zerbitzuen segurtasuna zaintzen ahalegintzen saiatzen garen arren, erabiltzaile bakoitzaren ardura da bere pasahitzaren eta bere profil edo kontuaren erregistroko informazioaren pribatutasuna zaintzea.
Hauek dira gunearen eta bertako datuen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera hartzen ditugun neurrietako batzuk:
- Segurtasun-kopien politika: erregulartasunez gunearen segurtasun-kopiak egiten ditugu, ezusteko gertaeren aurrean berreskuratzea bermatzeko.
- Nabigazio segurua: gune osoko nabigazioa protokolo seguruen bitartez egiten da (HTTPS, SSL, TLS, HSTS).
Ekintza hauen inguruan edo zure datu pertsonalen erabileraren inguruan zalantzaren bat baduzu idatzi iezaguzu dpo@mondragon.edu helbidera.
Datuen Babeserako Ordezkaria (DPO Officer)
Mondragon Unibertsitateko datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbidea dpo@mondragon.edu da. Hori da erabili gurekin harremanetan jartzeko erabili behar duzun helbidea araudiak aitortzen dizkizun eskubideetako bat gauzatu nahi baduzu. Era berean Mondragon Unibertsitateak jakinarazten dizu tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorrela uste baduzu eskubidea duzula Espainiako Datuen Babeserako Agentzia (www.agpd.es) aurrean erreklamazioa aurkezteko.
Zeintzuk dira biltzen diren datuak?
https://mudle.mondragon.edu/hcd helbidean HCDko zerbitzua emate aldera dokumentu honetan aurrerago zehazten den moduan hirugarrenekin zenbait informazio partekatu ahal dugu.
Nolanahi ere, HCDn ez dira bereziki babestutako datu pertsonalik biltzen, soilik zerbitzua eman ahal izateko eta ikerketa proiketua aurrera eramateko ezinbestekoak diren hurrengo datu hauek: izena, abizenak, e-posta helbidea, erakundea, lanpostua eta sarbiderako IP helbideak.
Zein da bildutako datuekin egiten den erabilera?
Bildutako datuen xedeak HCDko zerbitzua ematea eta HCD Facility Tools ikerketa proiektua aurrera eramatea dira, eta beraz datuen bestelako erabilera guztiak baztertzen dira; hala nola erabilera komertzialak edo marketinezkoak.
Moodle plataformak berez Learning Analytics-eko erreminta bat eskaintzen du (informazio gehiago), eta bildutako datuak erreminta horren bitartez erabili ahalko dira, betiere ikerketarako helburuekin.
Nork du datuetarako sarbidea?
HCDn bildutako datuak hurrengo pertsona, rol eta erakundeentzat daude eskuragarri:
- Ikerlariak, helburu akademikoekin eta ikerketarako helburuekin.
- Administrazioko langileria, kudeaketarako eta irakaskuntzaren sostengurako
- Mondragon Unibertsitateko kideak, soilik helburu estatistikoekin
- Mondragon Unibertsitatekoak ez diren hainbat erakundek datu batzuetara sarbidea daukate, jarraian azaltzen den modu eta helburuekin.
Noiz arte gordetzen dira datuak?
Zure datuak plataforman erabiltzailea gaituta dagoen bitartean erabili eta gordeko dira. Behin erabiltzaileari baja ematen zaionean datuak, behar bezala blokeatuta, gorde ahalko dira datuen tratamenduarekin lotutako balizko erantzukizunak preskribatu arte lege aplikagarriak eskatzen duen denboran edo Administrazio Publikoen, Epaileen, Tribunalen eta Ministerio Fiskalaren eskakizunei erantzuteko.
Zeintzuk dira zure eskubideak?
Erabiltzaileak hurrengo eskubideak baliatu ditzake Mondragon Unibertsitatearen aurrean:
- Sarbide eskubidea: tratatzen diren interesdunaren datu pertsonalak ezagutzeko eta horien inguruan informazioa jasotzeko aukera ematen du.
- Zuzentze eskubidea: akatsak zuzentzeko, zehatzak ez diren edo osatugabeko datuak eguneratzeko eta tratatzen den informazioaren zehaztasuna bermatzeko aukera ematen du.
- Ezabatze eskubidea: datuen ezabatzea eskatzeko aukera ematen du, tratatzen den informazioa dagoeneko beharrezkoa ez denean.
- Kontrakotasun eskubidea: interesdunak eskubidea du datuak tratatuak ez izateko eskubidea edo tratatzearen etetea eskatzeko, salbu bidezko arrazoiak baleude edo balizko eskakizunen defentsan erabiltzeko balira; egoera horietan datuak behar bezala blokeatuta mantenduko dira, balizko erantzukizunak preskribatu arte lege aplikagarriak eskatzen duen denboran.
- Publizitatea bidaltzearen kontrakotasun eskubidea: interesdunak Mondragon Unibertsitatearen aldetik komunikazio komertzialak jasotzearen kontrakotasuna adierazi dezake. Kasu horretan edozein unetan horrelako jakinarazpenak jasotzeko onespena baliogabetu dezake jakinarazpenean bertan inplementatutako mekanismoaren bitartez, baita pribatutasuna@mondragon.edu helbidera “Baja” izenburua duen mezu bat idatzita ere.
- Tratamenduaren muga: baldintza zehatz batzuetan, interesdunak bere datuen tratamendua mugatzeko eskaera egin dezake, bidezko arrazoiengatik edo balizko eskakizunen defentsan erabiltzeko ez bada.
- Datuen eramangarritasuna: interesdunak berarekin lotutako datuak eta berak emandakoak jasotzea edo, teknikoki egingarria bada, berak aukeratutako tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzea eskatu dezake, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanizatuko formatu egituratu batean.
- Banakako erabaki automatizatuen objektua ez izateko eskubidea (profil-eratzea barne): efektuak dituen edo eragin nabarmenak sortzen dituen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien objektu ez izateko eskubidea.
Aipatutako eskubide horietakoren bat baliatu nahi izanez gero, bidali ezazu gutun bat zure datuekin (NANa barne) e-posta bidez dpo@mondragon.edu helbidera edo hurrengo helbidera: Loramendi, 4, 20500 Arrasate / Mondragon.